Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen ematea epea, zabalik

2017/11/07
Udaberrian hasiko da 2018ko Txapelketa; parte hartu gura dutenek gaurtik azaroaren 14ra edukiko dute izena emateko aukera.

Bizkaiko Betsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago 2018ko Txapelketaren antolaketa beharrekin.

Txapelketak 2016an eduki zuen egitura bera izango du, hurrengoa:
• Udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean
• Udazkeneko fasea: urritik abendura

Udabarriko fasean izena emateko epea gaur, azaroak 7, zabaldu da, eta azaroaren 14ra arte luzatuko da epea. Data errespetatu beharrekoa izango da.

Izena emateko bideak hurrengoak dira:
• bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita
• 94 681 27 11 telefonora deituta

Finalistek urrian hasiko dute Txapelketa, eta beraz, maiatzean edukiko dute izena emateko aukera.