Bizkaiko bertsolari gazteentzako sakontze bertso eskola

2019/10/11
Bizkaiko bertsolari gazteek hilean behin bertso eskola osagarria jasotzeko aukera izango dute.

Urria eta maiatza bitartean, hilean behin, bertsogintzari lotutako hainbat alor lantzeko aukera izango dute gazteek Onintza Enbeita Maguregik gidatutako ordu biko saioetan. Guztira zortzi saio izango dira, eta Enbeitarekin batera, beste hainbat adituk ere parte hartuko dute.

Saio hauetan, 17 eta 23 urte bitarteko gazteak batuko dira, eta besteak beste ondorengo gaiak landuko dituzte:

  • Zerk ematen digu beldurra oholtzara goazenean?
  • Noiz sentitzen gara eroso eta noiz ez? Zergatik?
  • Ahotsaren mugak
  • Zelan hurbildu esan gura dugun horretara
  • Librean egiteko zailtasunak
  • Umorea
  • Gaiak

BBT18 Plentzia

Datu praktikoak:

  • Adina: 2002-1996 urteen artean jaiotakoak
  • Saioen egutegia: urriak 24, azaroak 21, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 20, martxoak 19, apirilak 23, maiatzak 21.
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: Bilbo

Izen ematea:

  • Urriak 11tik 16ra, biak barne.
  • On-line egingo da, .
EMAN IZENA HEMEN
  • Izen emate hurrenkeraren arabera onartuko dira parte hartzaileak. Hurrenkeraz gain, generoa eta lurraldetasuna ere kontutan hartuko dira.
  • Prezio: 50€ (saio denetan parte hartzen dutenei dirua bueltatuko zaie ikasturte amaieran)