Bizkaia

Bizkaiko Bertso Eskolen eguna eta Eskolarteko finala ekainaren 6an, Igorren

2015/05/25
Ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean, izango da Eskolarteko Txapelketaren finala eta baita Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere.

Pasaden barikuan ezagutu genuen zein izango den ekainaren 6an bat-batean arituko den zortzikotea. Bat-bateko Txapelketak 4 kanporaketa izan ditu, eta 32 gaztetxok hartu dute parte maiatzaren 18 eta 22 artean egindako kanporaketetan. Horietatik 8 sailkatu dira Bizkaiko finalera. Horrez gain, Igorreko finalean puntu gehien batuko dituzten bi bertsolariak Euskal Herriko Eskolarteko finalerako sailkapena lortuko dute. Euskal Herriko finala ekainaren 27an izango da Orion.

Ondorengoak izango dira ekainaren 6ko finalean bat-batean arituko diren 8 bertsolariak:

  • Iker Garitagaitia Astigarraga
  • Igor Galartza Intxausti
  • Lur Ziarrusta Intxaurtza
  • Lurdes Ondaro Mallea
  • Paule Loizaga Legarra
  • Peio Azkarate Elejabarrieta
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Ekainaren 6an, esan bezala, Eskolarteko bat-bateko finalaz gain, idatzizko sariketa ere izango da, eta baita Bertso Eskolen eguna ere.

Eskolartekoa. Finaleko kartela II 2015

Hemen egitarua:

  • 10:00 Bertso idatzien finala
  • 11:30 Bat-bateko finala
  • 13:30 Sari banaketa
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:30 Bertso Eskolen tartea
  • Eta ondoren… erromeria!

Dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak eta kamisetak bertsosarrerak.eu-n.