Bizkaian bertsolaritza irakasle izateko lan poltsa, zabalik

2022/09/15
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak hezkuntza sailean IRAKASLE izateko lan poltsa zabaldu du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.

Gaur hasi eta irailaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera irakasle izateko lan poltsan. Ikasturte berrian sortu daitezkeen ordezkapenetarako, edota sortu daitezkeen ordu gehikuntzetarako erabiliko da lan poltsa hau.

Eskatzen da:

  • Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
  • Bertso mundua ezagutzea
  • Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
  • Gida-baimena izatea

Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia@bertsozale.eus helbidera. Azken eguna: 2022-09-23.