Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, bertan behera

2020/03/13
Datorren astean jokatzeak ziren finalaurrekoak eta martxoaren 26an jokatzekoa zen finala. Momentuz, bertan behera geratu dira saio hauek, eta egoeraren arabera erabakiko da aurrerago egiteko aukerarik dagoen.

COVID-19ari aurre egiteko erakundeek emandako aholkuei jarraituz, Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hurrengo saioak ez dira jokatuko.

Egoeraren bilakaera zein osasun agintariek zabaldutako neurriak adi jarraitzen ari gara, eta horren arabera ikusiko dugu saioak aurrerago egiteko aukerarik dagoen.