Bilboko Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik

2015/04/13
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Zenbat Gara Elkartearekin elkarlanean, bigarrenez egingo ditu bertso udaleku irekiak Bilbon. Izen ematea gaurtik maiatzaren 15era.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Zenbat Gara Elkartearekin elkarlanean, bigarrenez egingo ditugu bertso udaleku irekiak Bilbon. Udaleku honen helburu nagusia Bilboko umeengan bertsozaletasuna sustatzea da, euskal kulturaz eta euskaraz gozatzen duten bitartean.

Bilboko udalekuak 2014

Jolasak, kantuak, irteerak, bertsolarien bisitak, igerilekua… Primeran pasatzeko aukera pare bakoa.

Gainontzeko bertso udalekuetan izena emateko epea gaur amaituko bada ere, Bilboko udalekuetan izena ematea epea gaur, apirilak 13, hasi eta maiatzaren 15ean amaituko da.

Datu praktikoak:

  • Datak: ekainaren 22tik 26ra, astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 9:00-9:30etik 16:30era.
  • Adina: 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta, bereziki.
  • Prezioa: 150€
  • Izen ematea:
    • Datak: apirilaren 13tik maiatzaren 15era.
    • Non: Bizkaiko Bertsozale Elkartean (Zabale kalea 9, atzea. Durango / Eposta: bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus / Tel: 94 681 2711) edo Gabriel Arestin (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo / Tel: 944 237 591).