Bertso komikia, irudi neurtuen bila

2015/03/25
Gu ere Bertsotan liburuan unitate didaktiko bat eskaintzen zaio Bertso Komikiaren lanketari. Komikiko pertsonaiak bertsotan berba egiten ipinintzen dituzte ikasleek.

Komikiko pertsonaiak bertsotan hitz egiten ipini dituzte Leioako Betiko ikastolako seigarren mailako ikasleek. Bertsoa hitza eta doinuaren batura dela esan ohi da, komikia ostera, hitza eta irudiaren batura. Zukua atera diote gelako lanari eta sarera ekarri dugu bertso komikien erakusketa.

Komikia eta bertsoa gauzak adierazteko bi modu dira, eta badute antzekotasunik elkarren artean. Kasu bietan, hiruzpalau zertzelada erabilita sortu behar dira pertsonaiak eta pertsonaien inguruko istorioak. Beraz, testuaren izaera laburrak esan gura duen horretan zehatzak izatera daramatza bertsolaritzako ikasleak.

 Betiko ikastolako gaztetxoek egindako bertso komiki erakusketa txikia hemen: