Bertso Egunerako autobusa, Bizkaitik

2014/01/12
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du Bertso Eguna 2014ra joateko

Urtarrilaren 25ean izango da aurten Bertso Eguna, betiko legez, Donostian. Hurrengoa izango da egitaraua:

12:00etan: Andra Banda feminista eta bertso poteoa Boulevarrean hasita (bazkaria bakoitzaren kontura).
18:00etan: Ekitaldi nagusia Kursaalean.
21:00etan: Afaria eta jaia Manteo kiroldegian.  

Egitaraua eguerdian hasten denez, ordurako aterako da autobusa Bizkaitik. Autobusaren ordutegia bazkideen beharrizanen arabera moldatu egin da, eta azkenean, hurrengoa izango da:

Joan:
-10:00etan Algortan (Bidezabal metro geltokian)
-10:30ean Larrabetzun (Biribilgunean)
-10:45ean Zornotzan (Harrison etxean)
-10:55ean Euban
-11:05ean Iurretan (Maspe kalean)

Etorri:
Saioa amaitutakoan (gutxi gorabehera 1:30ean) Manteo kiroldegian.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 14a, martitzena, izango da. Horretarako bizkaia@bertsozale.com helbidera mezua idatzi edo 657 794 734 telefono zenbakira dei daiteke. Izena ematerakoan hurrengoak zehaztu beharko dira:

-Saiorako eta afarirako sarrera behar den eta zein motatakoa (bazkidea, gaztea edo arrunta).
-Non hartuko den autobusa.

Autobusaren prezioa 13 eurokoa izango da eta autobusean bertan ordainduko da. Mesedez, ordutegia errespetatzeko eskatzen da.

 Animatu egun pasa egitera!