Beñat Bilbao nagusitu da Astran

2017/05/15
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa. Beñat Bilbao Landak irabazi du, eta beraz, finalerako txartela lortu du.

Gaur, Gernika-Lumoko Astra fabrikan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da. Saioko irabazlea, Beñat Bilbao Gernika-Lumoarra izan da, eta beraz, finalerako bigarren txartela berak lortu du.

gernika 1

Bederatzi gaztetxo oholtzaratu dira gaurko bigarren kanporaketan: Beñat Bilbao, Julen Karrion, Maddi Zabalo, Maria Atutxa, Oier Mendiolagoitia, Maider Barañano, Irene Ezkurra, Peru Irastorza eta Gorka Zabala.

gernika 6

 Gai-emailea Leire Garatxena izan da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Iñaki Aurrekoetxea eta Ander Txakartegi izan dira.

gernika 5

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, eta finala ekainaren 3an izango da, Markina-Xemeinen. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko laurak puntuazioz.

gernika 3

 Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

Maiatzak 16, 17:00etan, Algortako Azebarrin

Maiatzak 17, 17:00etan, Deustuko Mullerren.

Finala ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Bazkari tiketak  www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.