Hego Uribek irabazi du XXVI. BBK Sariketaren 3. Kanporaketa Deustun

2018/03/05
Hego Uribe eta Uribe Butroe taldeek jokatu dute XXVI. BBK Sariketaren hirugarren kanporaketa Deustuko Bidarte auzo etxeko aretoan. Hego Uribek batu ditu puntu gehien, eta beraz, bigarren finalaurrekoetarako txartela lortu du.

Hego Uribe eta Uribe Butroe taldeek jokatu dute XXVI. BBK Sariketaren hirugarren kanporaketa Deustuko Bidarte auzo etxean. Aurten lehenengoz heldu da BBK Sariketa Deustura, eta beraz, San Inazio BHI-ko ikasleek lehenengoz parte hartu dute publiko moduan.

Hego Uribe taldeak 388 puntu batu ditu, eta Uribe Butroe taldeak 373,50. Beraz, tarte estuarekin, Hego Uribe taldea izango da 2. finalaurrekora sailkatutako lehenengo taldea. Bigarren sailkatua bihar ezagutuko dugu, bihar Markina-Xemeinen jokatuko den saioan.  

 BBK. 2018. Deustu

Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:

  • 18 urte artekoetan:
    • Hego Uribe: Maddi Egiguren, Maider Altuna eta Maite Sarasola
    • Uribe Butroe: Amets Zulueta, Izaro Bilbao, Txomin Aiartza
  • 24 urte artekoetan:
    • Hego Uribe: Markel Baroja, Mikel Aiartzaguena, Iker Garitagoitia
    • Uribe Butroe: Ainhoa Gorostiaga, Ander Anakabe eta Asier Galarza

Gaurko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da, eta epaimahaia Inazio Vidal, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da.

 BBK. 2018. Deustu

Hirugarren kanporaketa irabazita, beraz, bigarren finalaurrekoaetara sailkatu da Hego Uribe taldea. 2. finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastetxean izango da martxoaren 13an. Bigarren sailkatua, bihar erabakiko da Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeen artean.  

Finala martxoaren 22an izango da Bilboko BBK Salan, 19:00etatik aurrera.