Balmasedan elkartu dira gaur, bertso topaketan

2016/04/29
Klaret antzokia ikaslez bete da bertsoaren bueltan antolatutako jaialdian.

Bertso topaketa Balmasedara heldu da gaurkoan. Klaret antzokia bete egin dute gazteek, bertsoen inguruko jai handian. GUztira, hiru ikastetxetako 150 ikasle inguru batu dira bertara, Josu Landeta eta Peru Vidalen gidaritzapean.

Gazteek kantu zaharrak zein berriak kantatu dituzte Lorea Zulaika gitarra jolearen laguntzarekin. Oholtza gainean ikasgelan landutako bertso sortzak ere kantatu dituzte.

Bat-batean ari diren bertsolariak entzuteko aukera ere eduki dute ikasleek. Ander Ucelay eta Paule Loizaga aritu dira horretan.

Topaketa amaitzeko, Balmasedako bertso paper lehiaketako sari banaketa egin dute aretoan bertan.