Apirilaren 3an XXVII. BBK Sariketaren finala jokatuko da Bilbon

2019/04/01
Eguaztenean, apirilaren 3an, jokatuko da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala Hego Uribe eta Durangaldea taldeen artean.

XXVII. BBK Sariketa ere amaierara heltzen ari da, eta eguazten honetan, apirilaren 3an, jokatuko da finala, Hego Uribe eta Durangaldea taldeen artean, Bilboko BBK Salan.

Martxoaren 13an hasi zen aurten sariketa, eta lau kanporaketa eta bi finalaurrekoren ostean, Hego Uribe eta Durangaldea taldeak dira finalera sailkatu direnak.

2019-03-27 BBK Deustu

Saioa, esan bezala, eguazten honetan izango da arratsaldeko 18:00etan, BBK Salan. Gazteek talde bitan kantatuko dute, lehenengo A mailakoek, hau da, 18 urtetik beherako gazteek, eta ondoren B mailakoek, 25 urtera artekoek.

Finalean gainontzeko saioetan egindako ariketak egin beharko dituzte, baina agurra taldekakoa izango da, eta 3. bikoteek egin beharreko ariketak, kartzela izango dira. 

2019 BBK. Lanak

Ateak 17:30ean zabalduko dira, eta sarrera doan da.