Bizkaia

Administrazio gaiei buruzko trebakuntza saioa antolatu dugu bertso-eskolentzat

2023/02/14
Martxoaren 1erako bertso-eskolei zuzendutako trebatzea saioa egingo dugu Durangon.

Bertso eskoletatik adierazitako kezka bati erantzun guran antolatu dugu saioa Ibai Amillategi-ren laguntzagaz; berak gidatuko du saioa.

Besteak beste, diru-laguntza deialdiei buruzko kontuak, fakturazioari buruzkoak eta sinadura elektronikoari buruzkoak landuko dira. Helburua bertso eskolei ohiko jardunean lagungarria izango zaien trebakuntza saio praktikoa eskaintzea da.

Informazioa:

  • Data: martxoak 1
  • Lekua: Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitza, Durango.
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: bizkaia@bertsozale.eus