Abanto-Zierbenan ospatu dute gaur bertso topaketa

2016/04/21
Bost ikastetxetako 180 gazte elkartu dira kultur etxean bertsoagaz gozatzera.

Bertso topaketa Abanto-Zierbenara heldu da gaurkoan. Gazteek kantatzeko, bertsoekin gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera eduki dute kultur etxean ospatu den topaketan.

Bost ikastetxetako gazteak elkartu dira: El Casal, Etorkizuna ikastola, Dolores Ibarruri institutua, Askartza Isusi eta Buenos Aires. Horietako 180 gazte elkartu dira kultur etxean.

Lorea Zulaika gitarra joleak lagunduta, bertso sortak kantatu dituzte gazteek.

Horrez gain, bertsolariak bat-batean entzuteko aukera ere eduki dute. Aurretiaz grabatutako bideoen bidez jarri dizkiete gaiak Inazio Vidal eta Nuria Cortada bertsolariei, eta saioa osatu dute bertsolariek.