700 gazte elkartu dira Basauriko bertso topaketan

2016/04/28
Bederatzi ikastetxetako ikasleak elkartu dira Sozial Antzokian.

Basaurira heldu dira gaurkoan bertso topaketak. Bederatzi ikastetxetako 700 gazte elkartu dira gaurkoan, 5. eta 6. mailakoak. Sozial Antzokian izan da zita, eta bertsoagaz gozatzeko aukera itzela eduki dute gazteek.

Topaketan kantu zahar eta berriak eta eurek sortutako bertso sortak kantatzeko aukera eduki dute gazteek.

Arkaitz Estiballes eta Irati Erkiziaren gidaritzapean aritu dira gazteak, eta Lorea Zulaika gitarra jolea ere eurekin kantuan aritu da.

Hurrengo topaketa bihar izango da, apirilak 29, Balmasedan.