Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Gotaine-Irabarne | urriak 1

Julio Soto Hasierako agurra
Julio Soto, Ane Labaka 8ko nagusia
Julio eta Ane etxalde bereko laborariak zarete. Etxaldearen salbatzeko lur zati baten saltzea erabaki duzue. Gaur erosle batek lurraren balioa baino bi aldiz gehiago eskaini dizue bertan eraikitzeko. Julio zuk proposamena onartzea pentsatzen duzu, Anek aldiz, lur zatia laborari batek erostea nahiago luke.
Nerea Ibarzabal, Julio Soto 8ko txikia
Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdu ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi hontan Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete.
Julio Soto Puntuari erantzunak
Gaia: Online bideo jokoak 1. Lagunekin batera / partida berean 2. Tamainan aritzea / ez da gauza txarra 3. Mundu birtualean / bizi dira asko
Patxi Iriart, Julio Soto 10eko txikia
Patxi eta Julio. Ostatu berean lan egiten duen bi langile zarete. Urteak daramatzazue bertan lanean. Patxi, gaur Juliok erran dizu nazkatu dela asteburuetan eta besta egunetan lan egiteaz eta bertze lan bat bilatzen hasi dela.
Julio Soto Ganbarako lana
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.
Julio Soto Bukaerako agurra

Durango | azaroak 12

Julio Soto Hasierako agurra
Eñaut Martikorena, Julio Soto 8ko nagusia
Eñaut eta Julio ingeniariak zarete. Ibaia lehengoratzeko proiektu bat idaztea eskatu dizuete. Ibaiak bere lekua berreskura dezan, ordea, balio handiko eraikin bat eraitsi beharko zenukete.
Julio Soto, Aitor Mendiluze 8ko txikia
Julio eta Aitor bikotea zarete. Julio gaur da zure urtebetetze eguna. Aitorrek erretzeari uzteko partxeak oparitu dizkizu.
Julio Soto, Beñat Gaztelumendi Puntutan
Beñat eta Julio hurrengo fasera pasatzeko lehian dauden bi bertsolari zarete. Faseko azkeneko saioa da gaurkoa eta publikoan zaudete elkarren ondoan. Aurkezlea aktaren zain dago.
Julio Soto, Saioa Alkaiza Sei puntuko motza
Julio eta Saioa surflariak zarete. Zu Julio lapurtarra eta Saioa bizkaitarra. Julio, Saioak esan dizu euskal selekzioarekin aritzeko gonbidapena iritsi zaiola.
Julio Soto Ganbarako lana
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.
Julio Soto Bukaerako agurra

Baiona | azaroak 26

Julio Soto Hasierako agurra
Sustrai Colina, Julio Soto 10eko txikia
Sustrai eta Julio zuen lagun taldean seme-alabarik ez duten bakarrak zarete eta azken aldiko planetan lekuz kanpo sentitzen zarete. Sustrai, Juliok proposatu dizu bertze batzuekin bertzelako planak egiten hastea.
Julio Soto, Eñaut Martikorena 8ko nagusia
Julio eta Eñaut pisukideak zarete. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako elkarretaratzera iritsi berri zarete. Bertan ikusi duzue bikotekideari tratu txarrak ematen dizkion auzokidea.
Unai Agirre, Julio Soto 8ko txikia
Unai eta Julio lagunak zarete. Unai, Julio psikologia ikasten hasi da aurten. Azkenaldian, une oro ibiltzen da zure jarrera guztiak aztertzen.
Julio Soto Puntuari erantzunak
1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?
Julio Soto Bakarka, gaia emanda
Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.
Julio Soto Bukaerako agurra