Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñaki Apalategi Astigarraga

Beasain, 1982

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Arrasate | irailak 25

Iñaki Apalategi Hasierako agurra
Miren Amuriza, Iñaki Apalategi 8ko nagusia
Miren eta Iñaki. Bikotea zarete. Urteak daramatzazue elkarrekin alokairuan bizitzen. Berriki, etxebizitza erosteko aukera sortu zaizue. Zuk Miren erosi nahi duzu, Iñakik, aldiz, alokairuan jarraitu nahi du.
Iñaki Apalategi, Xabat Illarregi Marzol 8ko txikia
Iñaki eta Xabat. Iñaki haurra eta Xabat gurasoa zarete. Iñaki, etxean telebista ikusteko denbora tartea oso mugatua duzu. Gauez jaikitzen zaren aldiro Xabat zure aita telebista ikusten atzematen duzu. Gaurkoan ere bai.
Iñaki Apalategi Puntuari erantzunak
Gaia: Euskal Herria 1. Atturritik Ebrora / bada zer ikusi 2. Ezagutzen al dugu / guk gure herria? 3, Aniztasuna dugu / zinezko altxorra
Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi 10eko txikia
Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea.
Iñaki Apalategi Ganbarako lana
Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu.
Iñaki Apalategi Bukaerako agurra

Elizondo | urriak 22

Iñaki Apalategi Hasierako agurra
Iñaki Apalategi, Agin Laburu 8ko nagusia
Iñaki eta Agin multinazional bateko langileak zarete. Zuen enpresako lantegietan hurrengo bi urteetan kaleratze ugari egongo direla jakin berri duzue prentsaren bidez.
Unai Agirre, Iñaki Apalategi 8ko txikia
Unai, goizero hartzen duzu kafea Iñakiren tabernan. Bada astebete irakurri ohi duzun egunkaria Iñakik ez duela ekarri.
Onintza Enbeita, Iñaki Apalategi Puntutan
Onintza eta Iñaki zuen seme aktoreak bere lehenengo antzerki lana estreinatu behar duela-eta, antzokira joan eta lehen lerroan eseri zarete. Laster igoko dute oihala.
Iñaki Apalategi, Alaia Martin Sei puntuko motza
Iñaki eta Alaia telebistako programa bateko aurkezleak zarete. Sare-sozialetan kritikak azaldu dira, erranez zuen itxura fisikoagatik zaudetela bertan, eta ez zuen gaitasunengatik. Iñaki, Alaiak sareetan kritika horiei erantzuteko asmoa duela erran dizu.
Iñaki Apalategi Ganbarako lana
Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara.
Iñaki Apalategi Bukaerako agurra