Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia egingo dugu datorren ostegunean

2022/09/08
Amasa-Villabonako Subijana etxearen atarian izango da, 19:00etatik aurrera. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko parte-hartzaileak nahiz antolaketa lanetan ari diren hainbat partaide egongo dira bertan; bertsozaleek ere izango dute ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko aukera.

Dagoeneko ez da askorik falta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia hasteko. Irailaren 24an hasiko da Getxon; aurretik, baina, parte-hartzaileek, antolatzaileek nahiz bertsozaleek txapelketa elkarrekin abiatzeko aurkezpen ekitaldia antolatu dugu irailaren 15erako. Amasa-Villabonako Subijana Etxearen atarian izango da hitzordua, atzean dagoen Gudari plazan. 19:00etan hasiko da. 

Aurkezpen ekitaldi irekia izanik, bertsozaleak ere gonbidatuta zaudete. Abia dezagun elkarrekin 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia!

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko aurkezpen ekitaldia. / XDZ - Alberto Elosegi