Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lehen sei bertsolariak oholtzara, Baigorriko final laurdenean

2017/09/22
Bihar abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia. Joana Itzainak aurkeztuta, 17:00etan hasiko da Ezker paretan jokatuko den saioa. Amaitu da internet bidezko sarrerak eskuratzeko epea. Baigorrin, arratsaldeko hiruretan zabalduko da txarteldegia, aretoan bertan. Aretoko ateak 16:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak. 

Lehen final laurdenean honako sei bertsolari ariko dira bertsotan: Aimar Karrika IribarrenAnder Lizarralde JimenoAlaia Martin EtxebesteBeñat Ugartetxea OstolazaMikel Artola Izagirre eta Xabi Maia Etxeberria. Aurkezle lanak, berriz, Joana Itzaina Mailharinek egingo ditu. 

Final laurdenetako gainerako saioetan bezala, honako lana egin beharko dute bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Ordutegi berria, sarrerak eta emanaldiak

Adi egon saioaren ordutegiarekin, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren nobedadeetako bat hori baita, saioak ordu erdi lehenago hasiko direla. Hortaz, 17:00etan izango da saioa, Baigorriko Ezker Paretan. 15:00etan zabalduko da sarrerak erosteko leihatila eta 16:00etan aretoko ateak. Interneteko salmentari dagokionez, sarrerak ostiraleko 18:00ak arte izango dira eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsoa.eus atariak zuzenean emango du Baigorriko final laurdena. Halaber, saioko bertsoaldirik nabarmenenak igandetik aurrera egongo dira ikusgai Bertsoa plaza digitalean. Hitzetik Hortzera telebista saio beteranoa ere igandean itzuliko da ETB1en programaziora eta Baigorriko saioko laburpena eskainiko du igandean bertan, 15:00etatik aurrera.

17:00etan hasiko da Baigorriko saioa.