Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irungo finalaurrekorako interneteko sarrerak amaitu dira

2017/10/26
Azaroaren 1ean jokatuko da Irungo Artaleku kiroldegian Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Internetez salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira, sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik Irungo Turismo bulegoan. Saio egunean ez da leihatila zabalduko. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke.

Irunen jokatuko da azaroaren 1ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Saioa Artaleku kiroldegian izango da, 17:00etan hasita. Saio horretarako internetez salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira; azken sarrera gutxi batzuk gelditzen dira Irungo Turismo bulegoan. Aretoko aforoa betea, saioko egunean ez da leihatila zabalduko. Aretoko ateak arratsaldeko 15:30ean zabalduko dira.

Gainerako finalaurrekoetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du txapelketako saio guztietan aforoa mugatua dela. Hori dela eta, saioetarako sarrerak aurrez erostea gomendatzen dugu.

Irungo saioan kantatuko duten sei bertsolariak.