Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak bukatu dira

2017/10/15
Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Gaur saldu dira azken sarrerak eta behin aretoko aforoa beteta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Finalerako autobus eta bazkarirako txartelak zein gainerako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

Gaur saldu dira abenduaren 17ko finalerako azken sarrerak. Salmenta guneetan zein internetez salgai zeuden sarrera guzti-guztiak salduta, beteta dago BECeko aforoa, hortaz ez da sarrera gehiagorik jarriko salgai.

Irailaren 12an, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, finaleko sarrerak salgai jarri ziren Bertsozale Elkarteko bazkideentzat.  Urriaren 2tik aurrera bazkide ez direnek ere horiek erosteko aukera izan dute.

Finalerako auobus eta bazkari txartelak oraindik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforo mugatua dutela eta bertsozaleek saio guztietarako sarrerak aurrez eros ditzaketela www.bertsosarerrak.eus webgunean.

Saio guztiek aforo mugatua dute.