Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bukatu dira Txapelketa Nagusirako salgai zeuden bonu guztiak

2017/09/20
Duela astebete, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpenarekin batera, saioetarako sarrera salmenta zabaldu zen. Sarrera solteez gain, Bertsozale Elkarteko bazkideek hamahiru saiotarako bonua erosteko aukera izan dute egunotan. Salgai zeuden bonu guztiak saldu direnez, aurrerantzean ezin da bonurik erosi. Txapelketako saioetarako sarrerak, berriz, salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Azken egunotan Bertsozale Elkarteko bazkideek salgai egon den bonua erosteko aukera izan dute. Harrera ezin hobea izan du hamaihiru saiotarako aukera ematen zuen bonuak eta salgai zeuden guzti-guztiak astebeteko epean amaitu dira. Hortaz, hemendik aurrera ezin da Txapelketa Nagusiko bonurik erosi.

Saioetarako sarrerak dira orain www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezkeenak. Final laurdenetako saioetakoak edonork eros ditzake, eta finalaurreko eta finalerakoak, berriz, soilik Bertsozale Elkarteko bazkideek eros ditzateke, urriaren 1a arte. Data horretatik aurrera bazkide ez direnek ere finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak erosteko aukera izango dute.

Sarrera salmenten inguruko informazio osoa hemen aurkituko duzue.

Bertsosarrerak atarian eros daitezke saioetarako sarrerak.