Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bihar jokatuko da azken finalaurrekoa, Bilbon

2022/12/02
Bizkaia frontoian jakingo dugu zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten bertsolariak.

Bilboko Bizkaia frontoian izango da bihar Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpigarren eta azken finalaurrekoa. Aitor Mendiluze GonzalezAmets Arzallus AntiaJoanes Illarregi MarzolJone Uria AlbizuriMaddalen Arzallus Antia eta Saioa Alkaiza Guallar ariko dira kantuan Idoia Anzorandia Kareaga gai-emailearen gidaritzapean.

Ohi bezala, sarrerak erosteko bi aukera daude: Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian eta bihar bertan, 15:00etatik aurrera. Ateak 15:30ean irekiko dira eta saioa 17:00etan hasiko da.

Finalaurrekoetan azkena da biharkoa eta, beraz, saioa amaitzean jakingo dugu zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñean jokatuko den finalean kantatuko duten bertsolariak.

Gogoratu lehen itzuliko puntuak eta bigarren itzulikoak batu egiten direla sailkapenean; hau da, itzuli biak dira baliagarriak finalera sailkatzeko puntuazioa lortzeko. Gainera, bigarren itzulian bertso puntuagarri bat gutxiago kantatuko dute bertsolariek.

Zuzenean jarraitzeko aukera

Finalaurreko guztiak bezala, bihar ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB4 katean, www.eitb.eus eta www.bertsoa.eus atarietan Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik. Horrez gain, txapelketako hedabide laguntzaileek ere jarraituko dute saioa, astero bezala. Bihar, gainera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko emankizuna egingo dute Bizkaia frontoitik.

Ohiko legez, igandean bertsoaldien bilduma argitaratuko da www.bertsoa.eus atarian eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ere eskainiko da, 15:00etan, ETB1en.

Bestalde, gogoratu Bilboko saioko ganbaratik aurrerako tartea eskainiko da larunbat gauean ETB1en, 22:30ean.