Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bihar aurreratuko ditugu finaleko xehetasunak

2017/12/11
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da bihar Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin.

Ia hiru hilabeteko ibilbidearen ondotik, igande honetan jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da bihar BECen bertan, 11:30etik aurrera.

Han izango dira txapelketako finalistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat GaztelumendiIgor ElortzaMaialen LujanbioSustrai Colina eta Unai Agirre. Haiekin batera izango dira Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsolaze Elkarteko lehendakaria eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua.

Finalean ariko den zortzikotea.