Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amurrion jokatuko da bihar Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa

2022/11/18
Bigarren itzuliko lehena izango da biharko saioa. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta bertan ere egongo dira eskuragai, 15:00etatik aurrera, leihatilan.

Amurrioko Bañueta kiroldegian izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Kantuan Agin Laburu RezolaAitor Bizkarra RuizAlaia Martin EtxebesteMiren Artetxe SarasolaOihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi arituko dira Beñat Vidal Gurrutxaga gai-emailearen gidaritzapean.

Amurriorako sarrerak erosteko bi aukera daude: Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian eta bihar Landako gunean bertan, 15:00etatik aurrera. 15:45ean zabalduko dira zaleentzako ateak.

Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa izango da biharkoa eta beste bi jokatuko dira ondoren: azaroaren 26an Baionan eta abenduaren 3an Bilbon.

Lehen itzuliko puntuak eta bigarren itzulikoak batu egingo dira sailkapenean; hau da, itzuli biak dira baliagarriak finalera sailkatzeko puntuazioa lortzeko. Bigarren itzulian bertso puntuagarri bat gutxiago kantatuko dute bertsolariek.

Zuzenean jarraitzeko aukera

Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik izango da bihar ere finalaurrekoa zuzenean jarraitzeko aukera. ETB4 katean, www.eitb.eus eta www.bertsoa.eus atarietan egongo da ikusgai. Horrez gain, txapelketako hedabide laguntzaileek ere jarraituko dute saioa, astero bezala. Betiko moduan, domekan bertsoaldien bilduma argitaratuko da www.bertsoa.eus atarian eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ere eskainiko da, 15:00etan, ETB1en.

Horrez gain, Amurrioko saioa eskainiko da larunbat gauean ETB1en, 23:00etan. Ganbarako ariketatik aurrerakoa izango da emankizuna.