Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amaitu dira Zumaiako saiorako sarrerak

2017/10/05
Honenbestez, ez da igandean leihatila zabalduko. Ateak 16:00tan irekiko dira. Zallako final laurdenerako sarrerak eskuragai daude oraindik.

Hitzordu bikoitza du asteburuan Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Zallan eta Zumaian izango dira saioak. Zumaiako saiorako sarrerak bukatu dira, eta beraz, ez da leihatilarik zabalduko.

Zallako final laurdenerako sarrerak oraindik eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian zein herrian bertan dauden salmenta puntuetan (atari honetan bertan daude zehaztuta). Era berean, eta Zallako kasuan ere sarrerak aurrez bukatu ezean, larunbatean leihatila zabalduko da 15:00etan.

 

Zumaian izango den seikotea.