Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Mendiluze ere, zuzenean bigarren itzulira

2022/11/12
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Osatu dira bigarren itzuliko saioak.

2.000 lagun elkartu dira gaur Durangoko Landako gunean Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko azken finalaurrekoan. Ane Ezenarro Beristain gai-emailearen gidaritzapean sartu dira sei protagonistak: Aitor Bizkarra RuizAitor Mendiluze GonzalezBeñat Gaztelumendi ArandiaEñaut Martikorena LizasoJulio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar.

Aitor Mendiluze izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 726,5 puntu. Saioa irabazita, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu du eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an. Gaurko puntuazioak horrela geratu dira: Aitor Mendiluze 726,5; Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5.

Lehen itzuli osoan bezala, gaur ere hurrengo ariketak egin dituzte bertsolariek: binaka zortziko handian, txikian, puntutan eta seiko motzean; eta ganbarako lana, amaitzeko: “Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.”

Epaile lanetan zazpikote hau aritu da gaur ere, fase osoan bezala: Ainhoa Arregi ElosuaBakarne Urreaga EtxeberriaEkaitz Elorriaga AnduagaEneritz Azkue BasurkoJoseba Beltza BengoetxeaJoseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Bigarren itzulia, osatuta

Lehen itzuliko azken saioa izan da gaurkoa eta, hortaz, erabaki da zeintzuk izango diren hurrengo fasean kantatuko duten bertsolariak. Horrela geratu da sailkapena.

Bigarren itzuliko saioak horrela geratu dira:

Azaroaren 19an, Amurrion:

  • Agin Laburu Rezola
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Onintza Enbeita Maguregi

 

Azaroaren 26an, Baionan:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrementeria
  • Unai Agirre Goia

 

Abenduaren 3an, Bilbon:

  • Aitor Mendiluze Gozalez
  • Amets Arzallus Antia
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Jone Uria Albizuri
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Saioa Alkaiza Guallar