Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abenduaren 6ra arte egongo da finalerako autobuseko txartelak erosteko aukera

2022/11/28
Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan izango da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Guztiok errazago eta erosoago iristeko antolakuntzak jarritako autobusak erabiltzea gomendatzen dizugu.

Bertsozaleei plana errazteko, autobus zerbitzua eskainiko du Bertsozale Elkarteak Aizpurua Autobusak taldearekin lankidetzan. 15 euro balio du autobus txartelak, edozein tokitatik abiatzen dela ere. Autobusak 9:00-10:00 tartean iristea aurreikusten da.

Abenduaren 6a izango da txartelak erosteko azken eguna, egun hori barne. Horretarako, www.bertsosarrerak.eus atarian izango duzu aukera. Sarrera erosterakoan geltokia hautatzeko aukera emango dizu.

Abenduaren 12an jakinaraziko dizkizugu autobus bakoitzaren ibilbidea eta ordutegia, www.bertsozale.eus atarian eta zure posta elektronikoan jasoko duzun mezuan.

 

Garraio publikoa ere aukeran

Iruñerritik zoaztenontzat, autobus zerbitzu publikoko 1, 6, 9, 11 eta 16 lineek konektatzen dute Nafarroa Arena (edo inguruak) hiriko erdigunearekin zein beste auzoekin. Ordutegiak eta prezioak www.infotuc.es atarian topa ditzakezue.

 

Autoak

Planoan agertzen diren aparkalekuez gain, besterik balego, www.bertsozale.eus webgunean argitaratuko litzateke.

 

Deskargatu hemen finalerako ohar guztien gida