Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maialen Lujanbio Zugasti

Hernani, 1976

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irun

Maialen Lujanbio Hasierako agurra
Unai Agirre, Maialen Lujanbio 8ko nagusia

Petrolio ontzi bateko langileak dira Unai eta Maialen. Hilabeteetan itsasoan lanean ibili eta gero, oraintxe ari dira porturatzen. Etxekoak zain dituztela ikusi dute.

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Bizilagunak dira Maialen eta Aitor. Aitor egunero joaten da Maialenen etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez.

Maialen Lujanbio Puntuari erantzunak

Kontrolatuta gaude / ordu guztietan
Non geratu ote da / intimitatea?
Denaren aitzakia / da segurtasuna

Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio Sei puntuko motza

Arzallusek jendeak zabor ontzien ondoan uzten dituen altzariak eta etxetresnak jasotzen egiten du lan. Lujanbio gaur hasi da berarekin lanean. Harrituta dago oraindik ere erabilgarri diren zenbat traste bildu behar dituzten ikusita.

Maialen Lujanbio Kartzela

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte.

Maialen Lujanbio Bukaerako agurra

Donibane Lohizune

Maialen Lujanbio Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Igor Elortza 8ko nagusia

Bi urteko haur baten gurasoak dira Maialen eta Igor. Maialenek haurra aurten eskolatu nahi du. Igorrek ez du eskolatu nahi sei urte arte.

Maialen Lujanbio, Jone Uria 8ko txikia

Maialenek bulego batean egiten du lan. Jone garbitzaileak lekuz mugitzen ditu haren gauzak egunero. Gaur lehenago joan da lanera Maialen, eta Jone bertan topatu du.

Iñaki Apalategi, Maialen Lujanbio Puntutan

Iñakiren eta Maialenen herrian Gazte Eguna antolatu dute, eta bazkarirako txartela erosi dute biek. Mahaian jarri direlarik, ohartu dira gainerakoak anitzez gazteagoak direla.

Julio Soto, Maialen Lujanbio 10eko txikia

Duela bortz urte iritsi ziren Euskal Herrira Julio eta Maialen. Orain arte ezin izan dute beren egoera erregularizatu. Gaur lortu dituzte paperak.

Maialen Lujanbio Kartzela

Gezurra erran duzu, baina merezi izan du.

Maialen Lujanbio Bukaerako agurra

Barakaldo

Maialen Lujanbio Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Unai Agirre 8ko nagusia

Kirolari profesionalak dira Maialen eta Unai, eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen dituzte. Maialen edozer iragartzeko prest dago. Unai, ordea, ez.

Igor Elortza, Maialen Lujanbio 8ko txikia

Bizilagunak dira Igor eta Maialen. Bart gauean birritan esnatu du Igor Maialenek sexu jolasetan zebilela. Gaur goizean, igogailuan egin dute topo.

Maialen Lujanbio Puntuari erantzunak

Bizitzaren aurrean / baikorra al zara?
Etorkizunak dakar / hainbeste sorpresa
Unea bizitzea / genuke onena

Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio 10eko txikia

Irakasleak dira Aitor eta Maialen. Murrizketak direla-eta, greba egin zuten atzo ere. Gaur, lanera bueltatu dira.

Maialen Lujanbio Kartzela

Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Maialen Lujanbio Hasierako agurra
Amets Arzallus, Maialen Lujanbio Sei puntuko motza

Santurtziko portuko zamaketariak dira Maialen eta Amets. Armaz betetako kontainerrak kargatu behar dituzte atzerrira doan itsasontzi batean. Uko egitea proposatu dio Ametsek Maialeni.

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze Puntutan

Segurtasun lanetarako kontratatu dituzte Aitor eta Maialen. Herriko plazan jarri duten jaiotza erraldoia zaindu behar dute gauez.

Maialen Lujanbio Bakarka, gaia emanda

Ama izan zara. Denek diote pozik egon behar zenukeela, baina ez zara hala sentitzen.

Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio 8ko nagusia

Bakeak artisau dira Aitor eta Maialen. Lehengo larunbatean lanean aritu ziren Parisen. Astebete pasatu da, eta etorkizunari begira jarri dira.

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Aitor sei urteko umearen lagun imaginarioa da Maialen. Gaur esan dio Aitorrek Maialeni dagoeneko ez duela bere beharrik.

Maialen Lujanbio 9ko txikia

Izerdia

Maialen Lujanbio Bakarka, gaia emanda

Bada ordu erdi auto bera atzetik duzula.

Maialen Lujanbio Bukaerako agurra