Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sarrerak

Internetez zein salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dira sarrerak. Bazkidea bazara, gainera, onurak izango dituzu.
SarrerakBazkideakGazteak*
Final laurdenak 12€ 10€ 6€
Finalaurrekoak 15€ 12€ 8€
Finala 36€ 26€ 16€
Abonamendua** 85€
Finaleko bazkaria 18€
Finaleko autobusa 14€

* 6-16 urte bitartekoak hartuko dira gaztetzat

** Abonamendua soilik Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eskuragai eta ez du finalerako balio. Kopuru mugatua.

Onurak lortu nahi? egin zaitez bazkide orain!

Sarrerak erosteko bideak:

Internetez, guztiz eraberritutako www.bertsosarrerak.eus atarian: Saio guztietako sarrerak egongo dira eskuragai.

    • Final laurdenetako sarrerak dagoeneko salgai daude zale guztientzat; bazkideek, noski, prezio berezia dute.
    • Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak erosteko lehentasuna dute Bertsozale Elkarteko bazkideek urriaren 2ra arte. Egun horretatik aurrera, bazkide ez direnek ere eskuratu ahal izango dituzte.
    • Abonamendua eskuratu ahal izango dute bazkideek.
    • Finaleko autobus eta bazkarirako txartelak egongo dira eskuragai urriaren 2tik aurrera zale guztientzat.

Salmenta puntuetan* [bazkide edota gazteen sarrera nahi duzu? adi, irakurri beheko oharra]

    • Saioa jokatuko den herriko salmenta puntua: Tokian tokiko final laurdenetako eta finalaurrekoetako sarrerak egongo dira eskuragai. Ikusi non, hemen.

Saioetan jarriko den mahaian: saioetara sartzean, ondorengo sarrerak eskuratzeko mahaia egongo da egokituta

    • Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak erosteko lehentasuna dute Bertsozale Elkarteko bazkideek urriaren 2ra arte. Egun horretatik aurrera, bazkide ez direnek ere eskuratu ahal izango dituzte.

* Gogoan izan!, BAZKIDE ETA GAZTEEN SARRERAK eskuratzeko Internetez edota saioetan jarriko den mahaian, EZ SALMENTA PUNTUETAN

......................... Finaleko autobus zerbitzua eta bazkaria .........................

Finalerako autobus zerbitzua eskainiko du Bertsozale Elkarteak, Aizpurua Autobusak enpresaren bitartez. Era berean, finalean BECen bertan bazkaltzeko bi aukera izango dira: etxetik eramandakoa edo Iruña Catering enpresak eskainiko duen bazkaria.

:: Autobusa ::

  • 14 euro balio du autobus txartelak.
  • www.bertsosarrerak.eus atarian izango da txartela eskuragai.
  • Sarrerak berak adieraziko dizu zein geltokitan hartu behar duzun autobusa. Bertsozale Elkarteak abenduaren 12an jakinaraziko du autobus bakoitzaren ibilbidea eta ordutegia.

:: Bazkaria ::

Bizkaia Arenatik berrogeita hamar metrora izango duzu bazkaltzeko lekua. Bertan, bi aukera:

  1. Mahaiak eta aulkiak izango dira etxetik eramandakoak jan ahal izateko.
  2. Iruña Catering enpresak eskainitako bazkaria,
    • 18 euro balio du txartelak.
    • www.bertsosarrerak.eus atarian izango da txartela eskuragai.
    • Aurten ordu erdi bat gehiago izango duzu bazkaltzeko. Hala ere, mahaiak osatu ahala zerbitzatuko da, gehiegi ez berandutzeko.
    • Menua: Babarrunak txorizoarekin :: Oilasko izterra patata, txanpinoi eta entsaladarekin :: Hostopila izozkiarekin :: Ura eta ardoa :: Kafea edo infusioak.