Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Hirugarren finalaurrekoa, larunbatean Maule-Lextarren

Hirugarren finalaurrekoa, larunbatean Maule-Lextarren

2017/10/31

Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Maule-Lextarren. Saioa herriko Ororena jai alain izango da eta ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Finalaurrekoa girotzeko, herri bazkaria antolatu du Sohütan bertako ikastolak.

Hirugarren finalaurrekoa, larunbatean Maule-Lextarren - Gehiago irakurri

Gaur hasiko da Aulki-Jokoa

Gaur hasiko da Aulki-Jokoa

2017/10/30

Aurrerantzean astelehenero eskainiko da 22:30etik aurrera. Bertsolari Txapelketa Nagusitik abiatuta, txapelketa ez ezik bertsolaritzaren gakoak ere ezagutuko ditugu.

Gaur hasiko da Aulki-Jokoa - Gehiago irakurri

Asteazkenean jokatuko da Irunen bigarren finalaurrekoa

Asteazkenean jokatuko da Irunen bigarren finalaurrekoa

2017/10/30

Irungo Artaleku kiroldegiak hartuko du asteazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ohi bezala, sei bertsolarik hartuko dute parte 17:00etan hasiko den saioa. Sarrera guztiak salduta, asteazkenean ez da leihatila irekiko.

Asteazkenean jokatuko da Irunen bigarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Sustrai Colina sailkatu da zuzenean bigarren itzulirako

Sustrai Colina sailkatu da zuzenean bigarren itzulirako

2017/10/28

Bastidan abiatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. 980 bertsozale inguru bildu dira udal kiroldegian saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Sustrai Colina sailkatu da zuzenean bigarren itzulirako - Gehiago irakurri

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan

2017/10/27

Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak zuzenean eskainiko dira ETB4n eta bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran ETB1en. Horrez gain, astelehenean estreinatuko den “Aulki-jokoa” saio berriak Txapelketa Nagusia izango du ardatz.

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan - Gehiago irakurri

Lehen finalaurrekoa izango da bihar Bastidan

Lehen finalaurrekoa izango da bihar Bastidan

2017/10/27

Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian gaur 18:00ak arte eta aurrez bukatzen ez badira, bihar 15:00etan zabalduko da leihatila.

Lehen finalaurrekoa izango da bihar Bastidan - Gehiago irakurri

Ikerketa soziologikoa egiten ari gara Bertsolari Txapelketa Nagusian

Ikerketa soziologikoa egiten ari gara Bertsolari Txapelketa Nagusian

2017/10/26

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUk ikerketa abiatu dute Txapelketa Nagusiaren bertsozalearen profila zein den aztertzeko. Txapelketan dabilen bertsozalea nolakoa den jakin nahi da, zer pentsatzen duen txapelketari buruz eta, oro har, bertsolaritzari buruz. Datu hauek garrantzi handia dute bertsolaritzaren etorkizuneko pausoak diseinatzeko orduan.

Ikerketa soziologikoa egiten ari gara Bertsolari Txapelketa Nagusian - Gehiago irakurri

Irungo finalaurrekorako interneteko sarrerak amaitu dira

Irungo finalaurrekorako interneteko sarrerak amaitu dira

2017/10/26

Azaroaren 1ean jokatuko da Irungo Artaleku kiroldegian Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Internetez salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira, sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik Irungo Turismo bulegoan. Saio egunean ez da leihatila zabalduko. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke.

Irungo finalaurrekorako interneteko sarrerak amaitu dira - Gehiago irakurri

Larunbatean abiatuko da Bastidan finalaurrekoetako lehen itzulia

Larunbatean abiatuko da Bastidan finalaurrekoetako lehen itzulia

2017/10/25

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Bastidako kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara eta saioarekin batera bestelako ekimen osagarriak antolatu dituzte herrian: kantu poteoa, haurrentzako emanaldia eta inguruko upategietara bisita.

Larunbatean abiatuko da Bastidan finalaurrekoetako lehen itzulia - Gehiago irakurri

Uztia eta eguzkia

Uztia eta eguzkia

2017/10/24

"Bertsolaria beti ibili da zubi-lanean, hizkera estandar-antzekoaren eta dialektoen artean. Beti zubi-lanean, lehenaren eta orainaren artean. Beti izan da tradizioaren almazen bizi eta gaur egungoaren kronikari zorrotz, aldi berean. Ez da koherentzia falta. Ahozko poesiaren ezaugarri bat da. Bertsoa bertso egiten duena, eder egiten duena". Aste honetan, Eñaut Agirrek egin digu ekarpena.

Uztia eta eguzkia - Gehiago irakurri

Eraman Txapelketa Nagusia soinean

Eraman Txapelketa Nagusia soinean

2017/10/24

Puntutan dendaren eskutik, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko arropa dago eskuragai.

Eraman Txapelketa Nagusia soinean - Gehiago irakurri

Txapelketa Nagusien errepasoa, gaur gauean ETB1en

Txapelketa Nagusien errepasoa, gaur gauean ETB1en

2017/10/23

Azken astelehenetan egin bezala, gaur gauean ere izango da Euskal Telebistako lehen katean bertsolaritzaz gozatzeko aukera: Txapelketa Nagusiei erreparatuko diegu, hasi 1967tik eta gaurdaino.

Txapelketa Nagusien errepasoa, gaur gauean ETB1en - Gehiago irakurri

"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en

"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en

2017/10/23

Datorren urriaren 30ean hasiko da programa eta astelehenero eskainiko da 22:30etik aurrera. Bertsolari Txapelketa Nagusitik abiatuta, txapelketa ez ezik bertsolaritzaren gakoak ere ezagutuko ditugu.

"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en - Gehiago irakurri

Finalaurrekoekin batera, saio osagarriak izango dira Bastidan eta Maule-Lextarren

Finalaurrekoekin batera, saio osagarriak izango dira Bastidan eta Maule-Lextarren

2017/10/19

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak hasiko dira hilaren 28an eta, aurreko fasean bezala, horien inguruan hainbat saio osagarri antolatu dituzte. Hain zuzen, Bastidan kantu poteoa, "Plaza bete poz" emanaldia eta upategietara bisita antolatu dituzte. Maule-Lextarreko finalaurrekoaren egunean ere, saioaren aurretik bazkaria antolatu du Sohütako ikastolak. Hortaz, hemendik aurrera ere egun pasa polita egiteko aukera izango dute saioetara hurbiltzen diren bertsozaleak.

Finalaurrekoekin batera, saio osagarriak izango dira Bastidan eta Maule-Lextarren - Gehiago irakurri

Finalaurrekoak, ostertzean

Finalaurrekoak, ostertzean

2017/10/19

Urriaren 28an ekingo dio Bastidan Bertsolari Txapelketa Nagusiak bigarren faseari, finalaurrekoei. Final laurdenetatik sailkatu diren 18 bertsolariei, duela lau urte finalista izandako 6 bertsolari batuko zaizkie.

Finalaurrekoak, ostertzean - Gehiago irakurri

Final laurdenetako bertsogintzaz

Final laurdenetako bertsogintzaz

2017/10/17

"Txapelketatan koadernoa askotan aipatzen da. Motxila ere esaten zaio. Aldea dago ordea koadernotik koadernora. Bertsotik bertsora. Laritik larira eta keratik kerara. Nolako bertsolaria, halako koadernoa. Badira laukiak eta laukidunak. Badira bi marradunak, hortik irten gabe zuzen aritzeko. Orri zuriak dituztenak ere badira, non hasiko eta non bukatuko duten tankerik hartzen ez zaienak". Xabier Sukia bertsolari eta kazetariak final laurdenetako fasearen analisi xehea egin du.

Final laurdenetako bertsogintzaz - Gehiago irakurri

Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak bukatu dira

Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak bukatu dira

2017/10/15

Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Gaur saldu dira azken sarrerak eta behin aretoko aforoa beteta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Finalerako autobus eta bazkarirako txartelak zein gainerako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak bukatu dira - Gehiago irakurri

Etxahun Lekuek irabazi du Tolosako final laurdena

Etxahun Lekuek irabazi du Tolosako final laurdena

2017/10/14

Fase hau amaituta, gaur ezagutu ditugu finalaurrekoetara pasa diren 18 bertsolariak. Hastear den bigarren fase honetan batuko zaizkie txapelketan duela lau urte finalista izan ziren 6 bertsolari.

Etxahun Lekuek irabazi du Tolosako final laurdena - Gehiago irakurri

Tolosan erabakiko da finalaurrekoen osaketa

Tolosan erabakiko da finalaurrekoen osaketa

2017/10/13

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatuko da bihar 17:00etatik aurrera, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Tolosan erabakiko da finalaurrekoen osaketa - Gehiago irakurri

(H)ari naizela, (h)ari naizela...

(H)ari naizela, (h)ari naizela...

2017/10/12

Pello Errotaren hitzak bere eginda, Tolosaldeko Atarian irratsaioa aurkezten dihardu Imanol Artola "Felix"ek. FMaren 107.6an entzun daiteke Tolosaldean eta nonahi egonda www.ataria.eus webgunean.

(H)ari naizela, (h)ari naizela... - Gehiago irakurri

Final laurdenak amaituko dira larunbatean, Tolosan

Final laurdenak amaituko dira larunbatean, Tolosan

2017/10/11

Era berean, zehaztuta geratuko dira finalaurrekoetan ariko diren bertsolariak zeintzuk izango diren zein saioen osaketa.

Final laurdenak amaituko dira larunbatean, Tolosan - Gehiago irakurri

Tolosako final laurdenerako sarrerak amaitu dira

Tolosako final laurdenerako sarrerak amaitu dira

2017/10/10

Urriaren 14an jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena. Salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira beraz, larunbatean ez da leihatila zabalduko. Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Tolosako final laurdenerako sarrerak amaitu dira - Gehiago irakurri

Indar bat dabil

Indar bat dabil

2017/10/10

"Berria bide egiten ari da. Baina zaharra ez da oraindik joan. Geure haurtzaroan, bertsolaria gizona zen, heldua, zuria, heterosexuala, euskalduna. Pieza bateko gizona. Gi-zo-na. Ez genuen besterik irudikatzen ahal. Oraindik ere, hori ere bada bertsolaritza. Euskalduna, euskaldun petoa esan ohi den hori. Zer den peto hori. Hori da kontua". Lorea Agirre Dorronosorok identitatea eta euskalduntasunak ditu hizpide asteroko gogoeta tarte honetan.

Indar bat dabil - Gehiago irakurri

Nerea Ibarzabalek irabazi du Zumaiako final laurdena

Nerea Ibarzabalek irabazi du Zumaiako final laurdena

2017/10/08

Aitzuri pilotalekuan jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren final laurdena. 700 zalek hauspotu dute bertsolarien lana.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Zumaiako final laurdena - Gehiago irakurri

Gaur bildutakoa, bihar denon eskura

Gaur bildutakoa, bihar denon eskura

2017/10/06

Garai bateko bertsoaldi ezagunak gaurdaino heltzeko, ezinbestekoa izan da horiek jaso zituzten bertso biltzaileen jarduna. Egun zeregin horretan dabiltza, besteak beste, Joanito Dorronsoro, Xabier Azkue eta Maialen Velarde, Zumaian.

Gaur bildutakoa, bihar denon eskura - Gehiago irakurri

Bihar Zallan; etzi Zumaian

Bihar Zallan; etzi Zumaian

2017/10/06

Asteburu betea dakar Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Larunbatean Bizkaira sartuko da txapelketa Zallatik, eta igandean Zumaian egingo da bosgarren final laurdena.

Bihar Zallan; etzi Zumaian - Gehiago irakurri

"Zalla gune euskaldun bezala ezagutarazteko garrantzitsua da guretzat txapelketa"

"Zalla gune euskaldun bezala ezagutarazteko garrantzitsua da guretzat txapelketa"

2017/10/05

Urriaren 7an Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatuko da Zallako Mimetiz pilotalekuan; Txapelketa Nagusiko saio bat hartzen duen lehen aldia izango da. Hango Anitz bertso eskolako kidea da Amaia Portugues.

"Zalla gune euskaldun bezala ezagutarazteko garrantzitsua da guretzat txapelketa" - Gehiago irakurri

Amaitu dira Zumaiako saiorako sarrerak

Amaitu dira Zumaiako saiorako sarrerak

2017/10/05

Honenbestez, ez da igandean leihatila zabalduko. Ateak 16:00tan irekiko dira. Zallako final laurdenerako sarrerak eskuragai daude oraindik.

Amaitu dira Zumaiako saiorako sarrerak - Gehiago irakurri

Zallan eta Zumaian izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia asteburuan

Zallan eta Zumaian izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia asteburuan

2017/10/04

Aurrekoaren antzera, asteburu honetan ere hitzordu bikoitza du Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Larunbatean, Zallako Mimetiz pilotalekuan izango da saioa eta igandean, aldiz, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Zallan eta Zumaian izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia asteburuan - Gehiago irakurri