Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Euskal Kazetaritza Saria 2017, Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat

2017/11/08
Pertsonaia edo Giza Instituzioari dagokion saria eskuratu du Txapelketa Nagusiak, "komunikabideekin duten harremanagatik eta komunikazio on bat dela eta, euskal kulturaren zati bat berreskuratzeagatik".

2017ko Euskal Kazetaritza Saria nortzuk eskuratu duten jakinarazi du gaur Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak. Tartean da Bertsolari Txapelketa Nagusia, Pertsonaia edo Giza Instituzioari dagokion saria lortuta.

"Komunikabideekin duten harremanagatik eta komunikazio on bat dela eta, euskal kulturaren zati bat berreskuratzeagatik" saritu dute Txapelketa Nagusia. Ane Irazabal, Gervasio Sánchez, Mariano Ferrer, Iñaki Iriarte eta Mikel Iturralderen Trenenado bloga daude aurtengo saridunen zerrendan.

Euskal Kazetaritza Sariak 2017 banatzeko ekitaldia datorren azaroaren 20an ospatuko da Bilboko BBK egoitzan, On Diego Lopez Haroko kale nagusian kokatuta dagoen eraikinean. Ekitaldian Antton Olariaga eta Zakilixut bere pertsonaia ere omenduko dira, 40.urteurrenagatik. Hitzordua 19:30ean izango da.

Pertsonaia edo Giza Instituzioari dagokion Euskal kazetaritza Saria eskuratu du Txapelketa Nagusiak.