Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabier Silveira Etxeberria

Idazlea eta zutabegilea da. Besteak beste, Zaharrak Berri Xou eta MC Txirrita proiektuetan parte hartu du. Zazpi aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta egungo txapelduna ere bera da. Laugarrengoz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Altsasu

Oihane Perea, Xabier Silveira 8ko nagusia

Oihane eta Xabier supermerkatuko langileak dira. Ama bat ikusi dute bere semearen arropa tartean janaria ezkutatzen.

Xabier Silveira, Erika Lagoma 8ko txikia

Xabierrek Erikari eskatu zion ezkontzako bideoa egiteko. Gaur bideoa entregatu dionean, Xabierrek ikusi du bera kasik ez dela bideoan agertzen.

Xabier Silveira Puntuari erantzunak

Inbidiak baditu / hamaika aurpegi
Lagunarena beti / omen da hobea
Denetik edukita / beti zerbait falta

Xabier Silveira, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Xabier unibertsitateko irakaslea da, eta, gaur Beñat ikasle onenak esan dio bekarik ez duela jasoko eta ikasketak utzi egin beharko dituela.

Xabier Silveira Kartzela

Gaia ateratzen duzun bakoitzean, gaiz aldatzen du

Murgia

Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira 8ko nagusia

Beñat eta Xabier aitak dira. Banandu zirenetik, haurren zaintza euren bikotekideek dute. Sinadurak biltzen ari dira zaintza partekatuaren alde.

Xabier Silveira, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Xabier aspaldi joan zen bere kontura bizitzera, gurasoen etxea utzita. Hala ere, oraindik, gauza asko dauzka bertan. Gaur gurasoenera joan denean, ikusi du Aitor aitak gauzak kutxatan sartu dizkiola.

Xabier Silveira Puntuari erantzunak

Herri txiki guztiek / dute beren xarma
Astebururo ihes / hiritik herrira
Jende gutxi aski da / pozik egoteko

Xabier Silveira, Sustrai Colina 10eko txikia

Xabier eta Sustrai bikotea dira. Xabierri Sustraik proposatu dio orain arte zuten ohe handia kendu, eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea.

Xabier Silveira Kartzela

Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.