Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Fredi Paia Ruiz

Bertsolari, musikari eta etnografoa. Bertsolaritzarekin lotutako ekimen berritzaile askotan parte hartu du. Algortako Bertso Eskolako kidea da 1990. urtetik. Laugarren aldia du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amasa-Villabona

Fredi Paia , Iker Zubeldia 8ko nagusia

Fredi eta Iker Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur dira. Itzulerako hegazkinaren zain daude.

Odei Barroso, Fredi Paia 8ko txikia

Odei epaile jarri dute gazta-lehiaketa batean, kirolari ospetsua delako. Fredi artzain gaztagileak errezeloz begiratu dio.

Fredi Paia Puntuari erantzunak

Agur esan diogu / zinemaldiari
Zuretzat prest daukagu / alfonbra gorria
Izar izatea da / askoren ametsa

Fredi Paia , Jon Martin 10eko txikia

Fredik eta Jonek bikote hasi berria osatzen dute. Fredi konturatu da jende aurrean Joni musu ematen dionean atzera egiten duela Jonek.

Fredi Paia Kartzela

Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.

Murgia

Sustrai Colina, Fredi Paia 8ko nagusia

Sustrai eta Fredi anaiak dira. Beilatokian egiten dute lan. Gaur euren amona hil da, eta haren gorpua prestatzen ari dira.

Fredi Paia , Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Fredi eta Beñat lankideak dira. Fredi konturatu da Beñatengana hurbiltzen den aldiro, Beñatek ordenagailuan lehio bat ixten duela.

Fredi Paia Puntuari erantzunak

Baskonia Araban / da talde izarra
Jomuga izaten du / urtero Europa
Harrobiko lanean / badago zer egin

Aitor Mendiluze, Fredi Paia 10eko txikia

Aitor eta Fredi moda-argazkilariak dira. Gaur, kamerino edo aldagelan, modelo bat ikusi dute kokaina hartzen. Aitor argazkiak ateratezn hasi da; Fredik ez ateratzeko eskatu dio.

Fredi Paia Kartzela

Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.

Donostia

Fredi Paia , Alaia Martin 10eko nagusia

Auzo berean bizi dira Fredi eta Alaia. Jakin dute euren auzoan bideo-zaintzako kamerak jarri behar dituztela.

Igor Elortza, Fredi Paia 8ko txikia

Aita-semeak dira Igor eta Fredi. Igor, semea, spinning-eko irakaslea da. Fredi aita jubilatu berri da, eta spinning-eko ikastaroan hasi da gaur semearekin.

Fredi Paia , Jon Martin 10eko txikia

Bikotea dira Fredi eta Jon. Jonen ama hil da, eta Frediri esan dio aita alarguna bien etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.

Aitor Sarriegi, Fredi Paia Puntutan

Aitor eta Fredi udaleko langileak dira. Herritarrek egindako pintura ikastaro bateko margoen erakusketa bat muntatzen ari dira.

Fredi Paia Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.