Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Ugartetxea Ostolaza

Biltegi batean egiten du lan. Mallabian jaioa da, Gerea auzoan, Barrena baserrian, eta gaur egun Zornotzan bizi da. Bertsoa etxetik jasotakoa da, aita eta anaietako bat ere aritzen baitziren lehenago. Aurten lehenengoz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Markina-Xemein

Agin Laburu, Beñat Ugartetxea 8ko nagusia

Agin eta Beñat bikotea dira. Duela 10 urte etorri ziren lanera Euskal Herrira eta orain jaioterrira itzultzea erabaki dute. Maletak egiten hasi dira.

Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo "Abarkas" 8ko txikia

Beñat eta Eneko kuadrila bereko bi lagun dira. Herriko jaietan tiralekuan (tiropitxonean) daude. Abarkasek 3 pelutxe lortu ditu dagoeneko eta Beñatek ez du zotz bat ere jo.

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

Alkolarekin bada / arazo ugari
Edaririk onena / iturriko ura
Sarri edaten dugu / asko ta presaka

Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeita 10eko txikia

Beñat eta Onintza bikotea dira. Beñati Onintzak agindu zion jubilatutakoan denbora gehiago izango zuela berarekin egoteko. Jubilatu denetik, ordea, plan bat bestearen atzetik egiten du Onintzak Beñat kontuan hartu barik, eta Beñat nazkatuta dago.

Beñat Ugartetxea Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.