Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Lizaso Alberdi

Tornulari moduan egiten du lan. Etxetik datorkio bertsozaletasuna. Ikastolako bertso-eskolan hasi zen trebatzen eta Azpeitiko Bertso Eskolan hasi zen bat-batekoan. 2005ean Zarauzko Lizardi saria irabazi zuen.
Lehen aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Legazpi

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Beñat Lizaso 8ko nagusia

Gurasoak dira Mantxi eta Beñat. Duela pare bat hilabete joan ziren hiritik herri txiki batera bizitzera. Seme-alabak gusturago sumatzen dituzte.

Beñat Lizaso, Jokin Uranga 8ko txikia

Beñatek eta Jokinek autoa txandaka eramaten dute lanera. Beñatek gidatzen duen guztietan, Jokin lokartu egiten da. Gaur ere, begiak ixten ari zaizkio.

Beñat Lizaso Puntuari erantzunak

Tuteran egingo da / Nafarroa oinez
Euskalduntze bidean / sendo Erribera?
Ezinbestekoa da / jendearen lana

Oihana Bartra, Beñat Lizaso 10eko txikia

Oihana eta Beñat bikote hasi berria dira. Oihanak lehenago izandako harremanen berri ematen dio Beñati, xehetasunekin. Beñatek ez dio deus kontatzen.

Beñat Lizaso Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Oiartzun

Jon Maia, Beñat Lizaso 8ko nagusia

Gurasoak dira Jon eta Beñat. Hauen hamar urteko alabak eskolako lanak egiteko laguntza eskatu die. Konturatu dira ez dakitela nola egin.

Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Bikotea dira Beñat eta Aitor. Aitor kontu eske etorri zaio Beñati gaur, duela aste batzuk erositako kondoi kaxatik uste baino kondoi gehiago falta direla eta.

Beñat Lizaso Puntuari erantzunak

Tifoiak Filipinak / jantzi ditu beltzez
Behar duten laguntza / iritsi ezkero
Gorpu denak ilaran / bide-bazterretan

Beñat Lizaso, Odei Barroso Sei puntuko motza

Beñat eta Odeik gaztetan rock-talde ezagun batean jotzen zuten. Hogei urte dira azken kontzertua eman zutela. Gaur Odeiek Beñati proposatu dio berriz taldea elkartu eta bira bat egitea.

Beñat Lizaso Kartzela

Oheko maindireak edo mihiseak, egunero aldatu behar izaten dituzu.