Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Sarriegi Galparsoro

Informatika Ingeniaritza ikasia da, eta IKT dinamizatzailea eta irakaslea da. Goierriko Bertso Eskolako kidea da. Lizardi eta Osinalde sariak irabazi ditu. Egungo Gipuzkoako txapelduna da, 2011ko txapelketa irabazi baitzuen. Bosgarren aldiz arituko da Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Oiartzun

Aitor Sarriegi, Alaia Martin 8ko nagusia

Telebistako saio baten arduradunak dira Aitor eta Alaia. Hauen telebista-saioa audientzia galtzen ari dela eta, zuzendaritzaren abisua jaso dute.

Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Bikotea dira Beñat eta Aitor. Aitor kontu eske etorri zaio Beñati gaur, duela aste batzuk erositako kondoi kaxatik uste baino kondoi gehiago falta direla eta.

Aitor Sarriegi Puntuari erantzunak

Prestige-k belztu zuen / itsaso zabala
Kutsaduraz betea / Kantauriko ertza
Zer iristen ote da / gure lapikora?

Aitor Sarriegi, Agin Laburu Sei puntuko motza

Aitor eta Agin bikotea dira eta gaztetan hasi zen bien arteko harremana. Zazpi urte kartzelan egin ostean, orain hilabete gutxi askatu zuten Agin. Gaur esan dio Aginek Aitorri bien artekoa bukatu dela..

Aitor Sarriegi Kartzela

Oheko maindireak edo mihiseak, egunero aldatu behar izaten dituzu.

Donostia

Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue Hasierako agurra

Aitor eta Etxahunen aita kartzelan zegoen hauek jaio zirenerako. Hogeita bost urte espetxean eginda, gaur utziko dute libre. Kartzelaren atarian daude, noiz irtengo den zain.

Jon Martin, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Jon Aitor aspaldiko lagunarekin geratu da bazkaltzeko. Ordu erdi baino ez daramate elkarrekin, eta dagoeneko bost aldiz jo dio telefonoak Aitorri, eta oraingoan ere hartu egin du deia.

Alaia Martin, Aitor Sarriegi 10eko txikia

Ibaiaren ondoan bizi dira Alaia eta Aitor. Azken urteetan askotan jasan behar izan dituzte uholdeak. Alaiak etxez aldatu nahi du; Aitorrek bertan jarraitu nahi du.

Aitor Sarriegi, Fredi Paia Puntutan

Aitor eta Fredi udaleko langileak dira. Herritarrek egindako pintura ikastaro bateko margoen erakusketa bat muntatzen ari dira.

Aitor Sarriegi Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Barakaldo-BEC

Aitor Sarriegi Hasierako agurra
Igor Elortza, Aitor Sarriegi 8ko nagusia

Igor eta Aitorren lagunak ia bi hilabete daramatza desagertuta. Lokaleko sofan daude biak, beren telefonoei begira.

Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Aita-semeak dira Aitor eta Beñat. Aitor aita jubilatua eta Beñat seme komertziala dira. Beñat semeari gidabaimena 10 hilabeterako kendu diotela eta, egunero berarekin gidari-lanak egiteko eskatu dio Aitor aitari.

Aitor Sarriegi Puntuari erantzunak

Hezkuntzaren munduan / bagoaz aurrera Badaukagu oraindik / non ta zer ikasi Jarraitu behar dugu / despistatu gabe

Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga Sei puntuko motza

Hamaseina urteko bikote gaztea dira Aitor eta Unai. Unaik Aitorri esan dio haurdun dagoela.

Aitor Sarriegi Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Aitor Sarriegi Hasierako agurra
Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze 10eko txikia

Seme bana galdu zuten Sarriegik eta Mendiluzek 80ko hamarkadan HIESAren ondorioz. Sarriegik isilean eraman nahi izan du kontua. Mendiluzek, berriz, hitz egiteko beharra sentitu du beti.

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi Puntutan

Herriko festetan, goizeko zortzietan, diana jotzen ari dira kalez kale Maialen eta Aitor.

Aitor Sarriegi Bakarka, gaia emanda

Alabarekin batera, bikotekidea bisitatzera zoaz autoan. Alabak berriz galdetu dizu: asko falta da iristeko?

Aitor Sarriegi Bukaerako agurra