Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Murgiako finalaurrekorako sarrerak amaitu dira

2013/11/13
Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa jokatuko da igandean Murgian eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, igandean ez da lehiatila zabalduko. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Murgian igandean jokatuko den Txapelketa Nagusiko laugarren finalurrekoetarako sarrera guztiak saldu egin dira jada. Sarrera guztiak bukatu direnez, igandean ez da lehiatila zabalduko. Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Xabier Silveira igoko dira oholtzara. Saioa 17,30ean hasiko da Palatu kiroldegian.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.