Bertsoa.eus

Elkarrizketak, albisteak eta noski, plazetan bildutako bertsoaldiak: bertsolaritzaren plaza digitala da Bertsoa.eus.

Bertsoa.eus sareko plaza bertsolaritzaren zabalkunderako Internet sarean garatutako komunikazio proiektua da. 2006an sortu zen, Bertso Plaza Digitala Elkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen arteko lankidetzan, bakoitzak ekoizten zuen Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv egitasmoak bat eginda.

Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan: albisteak, elkarrizketak eta, nola ez, plazetan bildutako bertsoaldietaz goza daiteke www.bertsoa.eus helbidean sartuta.

Bertsolaritza bere aniztasunean bildu eta sareratzeko lanean dihardugu, bertsozale eta gizarte osoari bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko kalitatezko zerbitzua eskainiaz.

 

                                     www.bertsoa.eus

                   Facebook @bertsoa     Twitter @bertsolaritza     YouTube Bertsoa, bertsolaritzaren plaza

Bertsoa.eus webgunea