2019ko Bertso Udalekuak: Begirale, zuzendari eta sukaldarientzako deialdia

Izena emateko epea: otsailaren 11tik martxoaren 4ra arte.

Bertso Udalekuetan gurekin aritu nahi? Horretarako, dagokizun izen-emate orria bete:

Gogoan izan Bertso Udalekuetan hezitzaileen hautaketan lehentasuna emango zaiela bertso eskolako kideei

Izen-emate fitxak kontutan hartuta, Bertsozale Elkarteko Aisialdi Batzordeak osatuko ditu txandetako hezitzaileen lantaldeak. Apirilaren 5ean emango zaie izena eman dutenei hautaketa prozesuko erabakiaren berri.

Maiatzaren 4an hezitzaileen prestaketa egingo da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Nahitaezkoa da bertan parte hartzea; hezitzaileen hautaketa egiterakoan kontutan hartuko da prestakuntzan egoterik ote duen.

Hezitzaileek lan kontratua izango dute udalekuak irauten duen epealdian, dagokien diru ordainarekin. 

Txandei buruzko informazioa:

DUZUNARITZE (Baxenabarre)

  • Uztailaren 4tik 10era, Etxartia Etxean
  • 12-13 urteko gazteen taldea

 UITZI (Nafarroa)

  • Uztailaren 9tik 18ra, Uitziko barnetegian
  • 13-14 urteko gazteen taldea

MUXIKA (Bizkaia)

  • Uztailaren 17tik 26ra, Gorozika Natur Eskolan
  • 15-16 urteko gazteen taldea

ORIO (Gipuzkoa)

  • Uztailaren 20tik 29ra, Itxaspe baserrian
  • 17-18 urteko gazteen taldea

 ZUHATZA (Araba)

  • Abuztuaren 26tik 29ra, Zuhatza uharteko aterpetxean
  • 9-11 urteko gazteen taldea

* ZUHATZAn ez da sukaldaririk behar

 

 

 

 

Informazio gehiago:

transmisioa@bertsozale.eus

943 69 41 29 (Esti Alberdi)