2021eko Bertso Udalekuak: begirale, zuzendari eta sukaldarientzako deialdia

Izena emateko epea: martxoaren 1etik 14ra (biak barne).

Lehenik eman izena...

Bertso Udalekuetan gurekin aritu nahi? Horretarako, dagokizun izen-emate orria bete [oraindik itxita]:

  • Begirale 
  • Begirale praktikak egiteko 
  • Sukaldari
  • Zuzendari 

 

...ondoren, horrela egingo dugu...

>> Apirilaren hasieran emango zaie izena eman dutenei hautaketa prozesuko erabakiaren berri.

>> Betiere, udalekuak egingo direnaren behin betiko erabakia maiatzaren hasieran hartuko dugu - orduan abiatuko litzateke haurren izen-ematea -.

>> Hezitzaileekin prestaketa saioa edo egun-pasa egingo dugu maiatzaren 22an, eta horretan parte hartzea ezinbestekoa izango da. 

 

...eta azkenik, udalekuak!

Hezitzaileek lan kontratua izango dute udalekuak irauten duen epealdian, dagokien diru ordainarekin. Aurten lagun eta egun kopuru gutxiagoko zortzi txanda antolatu ditugu, bost egin beharrean.

SOPELA (Bizkaia)*

  • Uztailaren 2tik 6ra, Ander Deuna Ikastolan (5 egun)
  • 12-13 urteko gazteen taldea

ORIO (Gipuzkoa). 1.txanda

  • Uztailaren 3tik 7ra, Itxaspe baserrian (5 egun)
  • 15-16 urteko gazteen taldea

ORIO (Gipuzkoa). 2.txanda

  • Uztailaren 8tik 12ra, Itxaspe baserrian (5 egun)
  • 15-16 urteko gazteen taldea

UITZI (Nafarroa). 1.txanda

  • Uztailaren 10etik 14ra, Uitziko aterpetxean (5 egun)
  • 13-14 urteko gazteen taldea

UITZI (Nafarroa). 2.txanda

  • Uztailaren 15etik 19ra, Uitziko aterpetxean (5 egun)
  • 13-14 urteko gazteen taldea

AMAIUR (Nafarroa). 1.txanda

  • Uztailaren 20tik 24ra, Amaiurko aterpetxen (5 egun)
  • 17-18 urteko gazteen taldea

AMAIUR (Nafarroa). 2.txanda

  • Uztailaren 25etik 29ra, Amaiurko aterpetxean (5 egun)
  • 17-18 urteko gazteen taldea

ZUHATZA (Araba)*

  • Uztailaren 26tik 30era, Zuhatza uharteko aterpetxean **
  • 9-11 urteko gazteen taldea

* SOPELAn eta ZUHATZAn ez da sukaldaririk behar.

** Zuhatzako udalekuei dagokienez, lekua eta data alda daitezke.