2024ko txandak eta informazioa

Larraulen, Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin izango dira aurten Bertso Udalekuak. Txanda guztiak uztailean gauzatuko dira.

Lehenengo izen emate-epea itxi da eta martxoaren 20tik aurrera izango da bigarrena. Larraulgo txanda bete da; beste hiruretan, izena emateko aukera dago. 

Izen-ematea, hemen.

LARRAUL (Gipuzkoa) - BETETA-

  • Egunak: Uztailak 8-14
  • Adina: 12-13 urte (2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Larraulgo aterpetxea
  • Prezioa: 280€

BIDARRAI (Baxenabarre)

  • Egunak: Uztailak 15-24
  • Adina: 16-18 urte (2006-2008 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Menditarrena
  • Prezioa: 360€

ZUHATZA (Araba)

  • Egunak: Uztailak 24-28
  • Adina: 9-11 urte (2013 -2015 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Zuhatzako uhartea
  • Prezioa: 245€

 

UITZI (Nafarroa)

  • Egunak: Uztailak 25-31
  • Adina: 14-15 urte (2009-2010 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Uitziko aterpetxea
  • Prezioa: 280€
DESKARGATU HEMEN Bertso Udalekuak 2024 eskuorria
Bertso Udalekuak 2024_eskuorria

 

TXANDEN OSAKETA: Maiatzean emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei.

ORDAINKETA: Erreserba baieztatzeko ordainketa epe bat jarriko da. Behin udalekuetako txanda hasita, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen kasu honetan itzuliko da dirua: partaidea osasun arazoengatik ezin bada udalekuetara etorri eta, betiere, mediku agiria aurkeztuta.

INFORMAZIO GEHIAGO: (+34) 943 69 41 29 (astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 bitarte) /

  

BABESLEAK:

Euroeskualdea  Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politika     Bizkaiko Foru Aldundia

LAGUNTZAILEA:

Irizar