2021eko txandak eta informazioa

Aurtengoan zortzi txanda antolatu dira, bost egunekoak: aurreko urtekoen aldean, lagun eta egun kopuru gutxiagokoa izango da egonaldi bakoitza.
  • COVID-19aren aurrean hartu behar diren osasun neurriak kontuan hartuta, prebentzio eta garbiketarako segurtasun protokoloa diseinatu dugu. >>> PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
  • Maiatzaren 12an izena ematerakoan, ezinbestekoa izango da baldintza hauen onarpena; horretarako fitxa hau onartu beharko da izena ematerakoan. >>> PARTE HARTZEKO BALDINTZEN ONARPEN FITXA (Lehenbailehen irakurtzea gomendatzen dizugu, izena ematerako jakinaren gainean egoteko eta egunean bertan izen-emate prozesua azkartzeko).
  • Galderarik? agian zerrenda honetan topatuko duzu erantzuna. >>> OHIKO GALDERA-ERANTZUNAK

 

SOPELA (Bizkaia)

  • Egunak: Uztailak 2-6
  • Adina: 12-13 urte (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Ander Deuna Ikastola
  • Prezioa: 245€

ORIO (Gipuzkoa)

1.txanda

  • Egunak: Uztailak 3-7
  • Adina: 9-11 urte (2010 eta 2012 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Itxaspe baserria
  • Prezioa: 245€

ORIO (Gipuzkoa)

2.txanda

  • Egunak: Uztailak 8-12
  • Adina: 15-16 urte (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Itxaspe baserria
  • Prezioa: 245€

ORIO (Gipuzkoa)

3.txanda

  • Egunak: Uztailak 25-29
  • Adina: 9-11 urte (2010 eta 2012 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Itxaspe baserria
  • Prezioa: 245€

UITZI (Nafarroa)

1.txanda

  • Egunak: Uztailak 10-14
  • Adina: 13-14 urte (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Uitziko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

UITZI (Nafarroa)

2.txanda

  • Egunak: Uztailak 15-19
  • Adina: 13-14 urte (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Uitziko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

AMAIUR (Nafarroa)

1.txanda

  • Egunak: Uztailak 20-24
  • Adina: 17-18 urte (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Amaiurko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

AMAIUR (Nafarroa)

2.txanda

  • Egunak: Uztailak 25-29
  • Adina: 17-18 urte (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Amaiurko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

 

IZEN-EMATEA: www.bertsozale.eus atarian egokituko den izen-emate orria beteta. Haur edo gazte bakoitzak txanda bakarra aukeratu ahal izango du.

 

EPEA:

Egin zaitez bazkide hemen!
  • Bertso-eskoletako kideentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat: maiatzaren 12tik 21era, biak barne (oharra: 10:00etan hasiko da izen-ematea lehen egunean, eta azken egunean ere ordu horretan itxiko da).
  • Gainerakoentzat: maiatzaren 25etik 31ra, biak barne (oharra: 10:00etan hasiko da izen-ematea lehen egunean, eta azken egunean ere ordu horretan itxiko da).

 

TXANDEN OSAKETA: Ekainaren 9rako emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei.

 

ORDAINKETA: Erreserba baieztatzeko ordainketa epe bat jarriko da. Behin udalekuetako txanda hasita, ez da dirurik itzuliko.

Behin ordainketa eginda badago eta txanda hasi bitartean, kuota itzulketa salbuespen kasu hauetan egingo da.

  • Partaidea osasun arazoengatik ezin bada udalekuetara etorri; betiere mediku-agiria aurkeztuta.
  • Udalekuak hasi baino lehenago, lurraldetako administrazioek udalekuak baimentzen ez badituzte.
  • Mugikortasun eta bestelako baldintzak tarteko, udalekuak egiteko aukerarik ez badugu. Hau da: udalekuak hasi baino lehenago, udalekuak bertan behera uzteko erabakia hartzen badugu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: (+34) 943 69 41 29 (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara) /

 

ANTOLATZAILEA: Bertsozale Elkartea
BABESLEAK: Eusko Jaurlaritzako Euskara Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia
LAGUNTZAILEA: Irizar

 

DESKARGATU HEMEN Bertso Udalekuak 2021 triptikoa

Bertso Udalekuak 2021