2021eko txandak eta informazioa

Aurtengoan zortzi txanda antolatu dira, bost egunekoak: aurreko urtekoen aldean, lagun eta egun kopuru gutxiagokoa izango da egonaldi bakoitza.
  • COVID-19aren aurrean hartu behar diren osasun neurriak kontuan hartuta, prebentzio eta garbiketarako segurtasun protokoloa diseinatu dugu. >>> PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
  • Maiatzaren 12an izena ematerakoan, ezinbestekoa izango da baldintza hauen onarpena; horretarako fitxa hau onartu beharko da izena ematerakoan. >>> PARTE HARTZEKO BALDINTZEN ONARPEN FITXA (Lehenbailehen irakurtzea gomendatzen dizugu, izena ematerako jakinaren gainean egoteko eta egunean bertan izen-emate prozesua azkartzeko).
  • Galderarik? agian zerrenda honetan topatuko duzu erantzuna. >>> OHIKO GALDERA-ERANTZUNAK

 

OHARRA: Aldaketak egon dira txandetan. Orioko udalekuak ezin izango ditugu han gauzatu eta eskariak eraginda ere adin tarteren bat aldatu behar izan dugu talderen batean. Eguneratutako informazioa duzu beheko hau.

SOPELA (Bizkaia)

  • Egunak: Uztailak 2-6
  • Adina: 12-13 urte (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak) *Ipar Euskal Herrian eskola egutegia uztailaren 6an amaitzen denez, bertan aritzen diren 2009an jaiotako 12 urteko gaztetxoek aukera izango dute uztailaren 25etik 29ra egingo den Orioko 3.txandara joateko.
  • Lekua: Ander Deuna Ikastola
  • Prezioa: 245€

BEIZAMA (Gipuzkoa)

1.txanda

  • Egunak: Uztailak 3-7
  • Adina: 9-11 urte (2010 eta 2012 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Beizamako aterpetxea
  • Prezioa: 245€

BEIZAMA (Gipuzkoa)

2.txanda

  • Egunak: Uztailak 8-12
  • Adina: 15-16 urte (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Beizamako aterpetxea
  • Prezioa: 245€

UITZI (Nafarroa)

1.txanda

  • Egunak: Uztailak 10-14
  • Adina: 9-11 urte (2010 eta 2012 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Uitziko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

UITZI (Nafarroa)

2.txanda

  • Egunak: Uztailak 15-19
  • Adina: 13-14 urte (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Uitziko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

AMAIUR (Nafarroa)

1.txanda

  • Egunak: Uztailak 20-24
  • Adina: 17-18 urte (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Amaiurko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

AMAIUR (Nafarroa)

2.txanda

  • Egunak: Uztailak 25-29
  • Adina: 15-16 urte (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Amaiurko aterpetxea
  • Prezioa: 245€

IRAÑETA (Nafarroa)

  • Egunak: Uztailak 25-29
  • Adina: 9-11 urte (2010 eta 2012 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Juantzirena aterpetxea
  • Prezioa: 245€

 

IZEN-EMATEA: www.bertsozale.eus atarian egokituko den izen-emate orria beteta. Haur edo gazte bakoitzak txanda bakarra aukeratu ahal izango du. >> ITXI DA IZEN-EMATEA

 

EPEA:

Egin zaitez bazkide hemen!
  • Bertso-eskoletako kideentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat: maiatzaren 12tik 21era, biak barne (oharra: 10:00etan hasiko da izen-ematea lehen egunean, eta azken egunean ere ordu horretan itxiko da).
  • Gainerakoentzat: maiatzaren 25etik 31ra, biak barne (oharra: 10:00etan hasiko da izen-ematea lehen egunean, eta azken egunean ere ordu horretan itxiko da).

 

TXANDEN OSAKETA: Ekainaren 9rako emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei.

 

ORDAINKETA: Erreserba baieztatzeko ordainketa epe bat jarriko da. Behin udalekuetako txanda hasita, ez da dirurik itzuliko.

Behin ordainketa eginda badago eta txanda hasi bitartean, kuota itzulketa salbuespen kasu hauetan egingo da.

  • Partaidea osasun arazoengatik ezin bada udalekuetara etorri; betiere mediku-agiria aurkeztuta.
  • Udalekuak hasi baino lehenago, lurraldetako administrazioek udalekuak baimentzen ez badituzte.
  • Mugikortasun eta bestelako baldintzak tarteko, udalekuak egiteko aukerarik ez badugu. Hau da: udalekuak hasi baino lehenago, udalekuak bertan behera uzteko erabakia hartzen badugu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: (+34) 943 69 41 29 (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara) /

 

ANTOLATZAILEA: Bertsozale Elkartea
BABESLEAK: Eusko Jaurlaritzako Euskara Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia
LAGUNTZAILEA: Irizar

 

DESKARGATU HEMEN Bertso Udalekuak 2021 triptikoa  (OHARRA: Aldaketak egon dira txandetan. Orioko udalekuak ezin izango ditugu han gauzatu eta eskariak eraginda ere adin tarteren bat aldatu behar izan dugu talderen batean. Eguneratutako informazioa goiko taulan dago). 

Bertso Udalekuak 2021