Bideokopla lehiaketa

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKk elkarlanean, bideokopla lehiaketa jarri izan du martxan Korrikaren atarian.
Bideokopla lehiaketa 2015 irudia

Bertso Korrikak eskaintzen dituen saioez gain, Bideokopla lehiaketa egin da 18. eta 19. Korrikatan. Euskalduntzean ari diren erakunde guztietako euskaltegiko talde zein praktika egitasmoetako talde guztiei zabalik dago Bideokopla lehiaketa. Helduen euskalduntzea dute koplak egiteko gaia eta horrekin sei koplaz osatutako bertsoaldia idatzi behar dute eta bideoz grabatu.

Ekimenak helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea.