20. Korrika: Batzuk (2017)

Ia 30 bertso saio izango dira Euskal Herri osoan; gainera, Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik "Erradikalak gara" emanaldia ere eskainiko da.

Bertso Korrika 2017 irudia

Azken bi Korrikatan egin bezala, aurten ere Bertso Korrika izango da Korrika Kulturalaren eskaintzaren baitan. Euskal Herri osoa zeharkatuko duen bertso saioen zirkuituak eta Erradikalak Gara emanaldiak osatuko dute bertsolaritzari loturiko eskaintza.

Ia 30 saio

Bertso saioak antolatu dira Euskal Herri osoan zehar euskaltegien eta bertso eskolen eskutik: Agurainen, Zarautzen, Iruñean, Durangon eta Hendaian izango dira hitzorduak, besteak beste.

Erradikalak Gara

Erradikalak Gara kartela

Bestalde, Lanku Kultur Zerbitzuek berriki saritutako Erradikalak Gara emanaldiakainiko da: bertso eta bakarrizketa formatua du emanaldiak, Beatriz Egizabal antzezle eta ipuin kontalariaren eta Ane Labaka bertsolariaren eskutik.

 

 

 

 

Korrika Kulturala 2017 aurkezpena

Korrika Kulturalaren aurkezpena egin zen Gasteizen 2017ko urtarrilaren 25ean.