2015eko Bertso Korrika

AEKk eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean, berriro gauzatuko da Bertso Korrika egitasmoa Korrika Kulturalaren eskaintzaren baitan.

19. Korrika: Euskahaldun

Azken Korrikan gertatu bezala, aurtengoaren atarian ere ez da bertsolaritza faltako. Korrika Kulturalaren baitan, Bertso Korrika izango da aurten ere.

Bertso Korrika 2015 irudia

Euskal Herri osora zabalduko den bertso zirkuituaz gain, Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia emanaldia eskainiko da. Bestalde, bideokopla lehiaketa ere abian jarriko da.

Bertsoak Bertso Korrikari buruz elkarrizketatu ditu Egoitz Zelaia, Miren Artetxe eta Asier Lafuente. Hona hemen erreportajea.

Ane Labakak eta Maider Arregik horrelaxe aurkeztu zuten Korrika Kulturalaren aurkezpen festan: 

 

29 bertso eskola, 120 bertsolari, 30 gai-jartzaile

29 bertso eskolak hartu dute euren herrian saioa antolatzeko ardura; bertan 120 bertsolari inguruk jardungo dute, plazaz plaza asko ibili ohi direnek eta gutxiago aritzen direnek bat eginaz saioan. 30 gai-jartzaile arduratuko dira euskaltegian klase didaktikoak emateaz eta bertso saioan gai-jartzaile lanak egiteaz.

  • Zirkuitua osatzen duten saio guztiei buruzko informazioa hemen topatuko duzue. 

 

Emakume bertsolariak

Halaber, Korrika Kulturalaren barruan Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizuna eskainiko da hainbat herritan.

Bertsolaritzaren Sekretuak kartela

Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, -beraien bertsoak erre, gorde eta isildu baitira-, batzuk errekuperatzea lortu da.

Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara.

Ikuskizunaren bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute.

Parte hartzaileak:

Jokin Labaien, Korrika Kulturalaren aurkezpen festan:

  •  Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia emanaldiarenak, hemen.

 

Bideokopla lehiaketa

Euskalduntzean ari diren erakunde guztietako euskaltegiko talde zein praktika egitasmoetako talde guztiei zabalik dago bideokopla lehiaketa. Helduen euskalduntzea dute koplak egiteko gaia eta horrekin sei koplaz osatutako bertsoaldia idatzi behar dute eta bideoz grabatu.

Bideokopla lehiaketa 2015 irudia

Bideoak martxoaren 9a baino lehenago bidali behar dira helbide elektronikora. Martxoaren 15ean jakinaraziko dute saritua nor den. Bertsozale Elkarteko kideek egingo dute lehiaketako epaile lana.
Irabazten duen taldeak bi bertsolarirekin sagardotegi batean afari edo bazkari bat izango du sari.