Bertso Eguna 2024

Urtarrilaren 27an izan da Gernika-Lumon.

Lilibertso bertso-eskolarekin elkarlanean antolatu dugu egun osoko egitaraua. Hauxe izan da 2024ko Bertso Eguneko plana:

  • 10:30ean Muxikako Ariatzan elkartu gara, Garriko bertso-eskola aitzindariari omenalditxoa egiteko.
  • Ondoren, 12:00etan, bertso poteoari ekin zaio: herrian zehar lau geldialdi eginda, Astrara itzuli gara. 15:00etan bazkaria eskaini da bertan.
  • 17:30ean izan da eguneko bertso jaialdi nagusia: Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina aritu dira bertsotan, Aitor Etxebarriazarragaren esanetara.
  • Festa jarraitu nahi duenak aukera izan du gauean DJ Bullen eskutik.

 

Bertso Eguna 2024_kartela