Bertso Eguna 2019

Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak bat egingo dute; hala, bertso eskola izango du gai arratsaldeko emanaldiak. Goizean ere izango da zer egina, noski.

Bertso Eguna 2019 - KartelaUrtarrilaren 26an Barañainen izango da 2019ko Bertso Eguna; 50.edizioa izango da. Gainera, elkarrekin ospatuko dira Bertso Eguna eta Bertso Eskolen Eguna eta, horretarako, egun osoko egitarau potoloa antolatu dugu Bertsozale Elkarteak, Barañaingo Udalak eta Barañaingo Bertso Eskolak.

MENUA: Barazki edo haragi paella | haragi gisatua | postrea eta kafea.

Txartelak: www.bertsosarrerak.eus atarian (15 euro)

Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus atarian (arrunta 15 euro; bazkideek 12 euro; eta, gazteek 10 euro)

  • 21:30ean, Barañaingo udaletxearen aurrean atonduko den karpan, kontzertuak: Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu

* Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egiteko baliatuko du hitzordua. Urtarrilaren 26an Barañainen egingo du, kultur etxean, 9:45ean.