Bertso Eguna 2020

Aramaion izan zen 51. Bertso Eguna, urtarrilaren 18an. Bertso ibilbide gidatua izan genuen herrian barrena eta bost bertso bazkari aukeran.

Aramaio, Urtarrilak 18

Aramaiora joan ginen 51. Bertso Eguna ospatzera. Aramaioko Udalarekin eta Aramaioko bertso-eskolarekin antolatu genuen elkarlanean, eta beste zenbait elkarteren laguntza ere izan genuen: Amillena Aramaioko turismo elkartea eta Iparra-Hegoa kasu, bazkariak hartu zituzten elkarteez gainera.

(*Bi elkarte horietara joateko autobus zerbitzua egokitu zuen elkarteak herrigunetik: 14:30ean, Uribarrirako; eta 14:45ean, Zabolarako)

  • 19:00etan, plazatik hasita, Urola erdiko trikitilariak

 * Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa aurkezteko baliatu zuen hitzordua, baita urteko batzarra egiteko ere. Aurkezpena 9:00etan izan zen eta 10:00etan batzarra. Biak Aramaioko udaletxean egin ziren.

ARGAZKIAK: